Flower look

Utzi iruzkina

abendua 12, 2012 by mireiagaray

Nire negozioa sustatzeko eta eskeitzen ditudan zerbitzuak aditzera emateko jarraituko ditudan bide ezberdinak azalduko ditut. Oso ohikoa da nola gaur egun, teknologia berriak gure eguneroko bizimoduan izugarrizko eragina duten, beraz, horiek erabiliko ditut nire konpetentziari aurre egiteko eta horien bidez lehen aipatutako zerbitzuak gizarteari ezagutarazteko. Honen bidez, etekinak handitzeaz gain, nire lana aurkeztea ere bilatzen baitut. peluqueria-de-autor_dreamscometrue

Lehenik eta behin, duela bi urte Bilboko Elkano kalean bi langile dituen ileapaindegi txikia baina berritzailea sortu nuen. Aurreko hilabeteetan nire gisako negozioak aztertzen hasi naiz eta ohartu naiz nola Bilboko Plaza berrian dagoen ileapaindegi batek euren promozioak sare sozialetan aurkezten dituen. Hori ikusita, nire ileapaindegia ere interneteten egon behar duela deritzot. Horregatik, zenbait sare sozial  sortuko ditut, hala nola,twitter eta facebook non  orrazkera bitxiak eta bakoitzari dagokion makillagea aurkeztuko dut. Horretarako, argazkiak igotzeaz gain astero dauden promozioak ere argitaratuko ditut.

Alde batetik, lehen aipatu dudan moduan, hainbat sare sozial erabiltzeko asmoa dut. Era horretan, negozioaren identitate digitala sortuko da. Izan ere, gaur egun garrantzi handia duen kontzeptua da bezeroekin, hornitzaileekin eta orokorrean publikoarekin komunikatzeko gaitasuna ahalbidetzen baitu eta eurak niri buruzko informazioa jakitea erakusten dielako.  Gainera, Ileapaindegia eta nire lana ezagutzera eman nahi dudanez, hau da, egin daitezkeen orrazkerak azaldu, identitate digital on eta erreal bat sortu beharko dut. Honekin batera, erreputazio digitala eratuz,horregatik, identitate digital on bat edukitzeak ez dio kalterik egingo nire erreputazioari. Hala ere, kontziente izan behar naiz identitate digitalean akats txiki bat egiteak nire erreputazioan eragin kaltegarria eduki dezakela.

Honen harira, logo erakargarri bat sortzeak ere negozioaren sustapenerako izugarrizko eragina dauka.Izan ere, “ personal branding “ deitutakoa besteek gure negozioa nola ikusten duten erakusten du. Beraz, ileapaindegiaren izena Flower look izango da  orrazkera bakoitza lore txiki bat edukiko duelako eta hura izango da gure bereizgarria. Hau dena, sare sozial ezberdinetan promozionatzeko asmoa  ere badut , hala nola, tuenti, youtube, facebook eta twitteren.11396253-microblogging

Bestalde,  usos de twitter para las empresas artikuloa irakurtzeak twitterrek eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutarazi dit.

  1. gure sarea sustatzea,
  2. gure sinesgarritasuna sendotzeko informazioa elkarbanatzea
  3. garrantzitsuena nabarmentzea
  4. negozio aukerak bilatzea
  5. gure langileekin komunikatzea
  6. eskaintza eta promozioak aurkeztea
  7. gure bezeroen komentarioak jasotzea
  8. konpetentziarekin interakzioa
  9. batzar lokalak antolatzea
  10. markaren fidegarritasuna garatzea

Horrek denak, nire negozioa sustatzeko baliagarriak izango direlakoan nago.

Era berean, twitter for small bussines gidak  gure profila diseinatzea elementu garrantzitsua dela adierazten du, izan ere, gure produktua aurkezten dugu, kokapena eta webgunea azalduz. Bestetik, eskaintzen dituen aureken artetik, gure negozioarekin erlazioa daukaten beste batzuen lana ikustea da. Modu horretan euren akatsetatik ikasiko dut eta egiten dituzten gauza onak kontuan hartuko ditut. Horrez gain,  egunero tweetak idaztearen ohitura hartuko dut. Asteko egun bakoitzean gai ezberdinei buruzko tweetak idatziko ditut, esaterako, astelehenetan, astean izango ditudan promozioak , asterartetan modan dauden orrazkerak, asteazkenetan, modan dagoen makillagea, ostegunetan, sortzea espero ditudan orrazkerak, ostiralean sortutako orrazkerak eta asteburuan orrazkera horiek zein ospakizunetarako egokiak diren azalduko ditut eta bakoitzari zein motatako makillagea dagokion. Horrez gain, tweet bakoitzean aragazki edo bideoren bat gehituko dut, jendearengan kontzeptu bisual bat sortarazteko. Modu honetan, jendearen iritzia sustako dut,  tweet bakoitzean euren iritzia eskatuz eta horren bidez  collective intelligence delakoa sustatuz.

Gainera,  nire usurnamea bultzatzea garrantzitsutzat jotzen dudan kontzeptua denez  sortutako beste sare sozialetan , facebook,esaterako, promozionatuko dut. Horrez gain,  nire jarraitzaileak tweetak retweeteatzea helburua dut , modu horretan euren jarraitzaileak ikusiko dute eta nire negozioaren existentziaz jakingo dute. Horretarako, nire jarraitzaileak retweeteatzeko prest egon daitezen, tweet interesgarriak idaztea beharrezkoa dela deritzot .131605

Ez dut ahaztu behar, twitterrek eskaintzen dituen aplikazioak ere erabiliko ditudala aurretik aipatu dudan guztia erraztasun handiagoarekin burutzeko. Modu horretan,  99 Essential Twitter Tools And Applications artikuloan agertzen diren zenbait aplikazio praktikan jarriko ditut, hala nola, twibis enpresak bilatzeko,twitzu nire negozioa, eskaintzak… promozionatzeko, twipic argazkiak igotzeko eta twitwall bideoak ere igo ahal izateko.

Honekin denarekin, espero dudana etekinak handitzea da. Horrez gain, sortzen ditudan orrazkera berriak gizarteari ezagutaraztea eta modu horretan nire lana ospetsua bilakatzea   gizartean erreferente bihurtzeko.

Bukatzeko, oso ohikoa da nola negozioak egiteko era aldatu den. Orain gure negozioa bultzatzeko ezinbesteko baliabidea dugu internet. Horregatik , era egoki batean erabiltzen ikasi behar dugu geroan negozioren bat sortzekotan beharrezkotzat izango dugulako. Hortaz, sare sozialak eskeintzen dizkiguten aukera guztien erabilpenen berri izatera gonbidatzen dut jendea.

ERREFERENTZIAK:

Espainiako Gobernua, La forja de una identidad digital. Available at: http://www.red.es/reportajes/articles/id/3545/forja-una-identidad-digital-.html [Accessed December 5, 2012].

Pérez San-José Pablo et al., 2012. identidad digital y reputación online. Available at: http://www.inteco.es/Seguridad/Observatorio/guias/Guia_Identidad_Reputacion_Empresas.

TICbeat, 2011. Usos de Twitter para empresas. Available at: http://www.ticbeat.com/analisis/usos-de-twitter-para-empresas/ [Accessed December 5, 2012].

twitter.inc, Twitter for Small Business. Available at: http://alud2.socialesyhumanas.deusto.es/file.php/240/1/Twitter_Smallbiz_Guide.pdf [Accessed December 5, 2012].

Andrew Paul, 2009. 99 Essential Twitter Tools And Applications. Available at: http://www.smashingmagazine.com/2009/03/17/99-essential-twitter-tools-and-applications/ [Accessed December 5, 2012].

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: