Xabier Lapitz

Utzi iruzkina

abendua 14, 2012 by mireiagaray

Artikulu honetan Euskal Herrian ospe handia duen kazetari baten, Xabier Lapitz, lana edo pentsaera adierazteko erabiltzen duen estrategia azalduko da.  Zenbait bide erabiltzen ditu bere pertsona ezagutzera emateko eta horiek  izango dira jarraian  azalduko direnak.14131_Xabier_Lapitz_4_dest_2

 Lehenik eta behin, kazetari hau nor den azaltzea komenigarria izango litzateke. Xabier  Lapitz Hondarribiakoa da 1965eko abenduaren 9an jaio zen eta Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen. EITBn, Euskadi Irratian, hain zuzen ere, “Boulevard” deitutako programarekin ospe handiko kazetaria bilakatu zen. Hala ere, gobernu aldaketan, Suriok EITBren gidaritza hartzean  lanpostutik bota zuen iskanbila nabarmena sortuz,  gehienbat komunikabideetan. Gaur egun, Onda Vasca irratian lan egiten du “ Euskadi hoy” programan.  Era berean, Deia egunkarian artikuloak ere idazten ditu .Aurretik esan den moduan, Lapitzek bere lana edo pentsaera azaltzeko metodologia edo estrategia bat garatzen du.  Horretarako, identitate digitala, sare sozialak, “personal branding” eta erreputazio online erabiltzen ditu. Halaber, aipagarria da nola bere profesio berekoak direnak baliabide hauek ere erabiltzen dituzten, esaterako, TVEko aurkezle izan zen Ana Pastor, facebook, twitter eta bloga ditu bere identiatea eta erreputazioa eratzeko edo sendotzeko.

Jarraian,  aurretik aipatutakoarekin hasiko dugu, zehazki sare sozialekin. Horretarako Facebook hartuko da abiapuntu, denok dakizuenez sare sozial honek mundu  mailan ikaragarrizko eragina duela, bertan, iritziak, argazkiak, bideoak … partekatu daitezkelako. Horrez gain, jendearen arteko harremanak sendotzeko erabilgarria da. Horregatik, kontu bat zabaltzea oso ezaguna bilakatu da ospe handiko pertsonengan, era horretan ezaguna bilakatu daitezen. Hori dela eta, Lapitzek, Facebook kontuari izugarrizko erabilpena ematen dio. Horren isla da 4133 lagun izatea.  Tresna honen bidez:

  • Eguneroko gaiei buruzko iritzia azaltzen du
  • Beraren programara joango diren pertsonak aipatzen ditu
  • Eguneroko berriak(gehienbat politikoak) adierazten ditu
  • Politikoen edo alderdien esanak azaltzen eta ironikoki kritikatzen ditu
  • Beste komunikabideen berriak partekatzen ditu

Modu horretan, bere ideologia zein den antzematea errazago egiten da eta arlo politikoan ematen diren berriak momentuan jakin daitezke askotan eguneratzen baitu bere egoera. Argazkiei begira, esan daiteke, batetik, bere bizitza pribatuari dogozkionak jartzen dituela eta bestetik, egunkarietan agertzen diren  berriak, gehienak euskadiko politikari dagozkionak . Bideoei dagokionez, bat baino ez du non lan egiten duen irratiaren  spota agertzen da.  Honen bidez, bere bizitza pertsonalaz jakin daiteke jendearengan hurbiltasuna adieraziz, eta lehen aipatu den moduan bere tendentzia ideologikoa  eta bere iritzia publikoki adierazteko.integrar_oblog

Bestalde, Twitter ere sare soziala da. Aurrekoa bezala, hau ere, mundu mailan arrakasta handia duena eta gero eta indar handiagoa hartzen ari den horietakoa ere bada. Bertan, zure jarraitzaileei, bideoak, argazkiak partekatu daitezkelako. Baita elkarrizketak mantendu  ere. Hori dela eta,  Kazetarien artean oso ohikoa da twitter kontu bat izatea, izan ere, ospe handia daukatenek hura erabiltzen dute euren burua munduari aurkezteko eta ezagunago bihurtzeko. TVE1ean ospe handia duen Pepa Bueno adibide argia izan daiteke.  Eredu  horri jarraituz, Lapitzek, bere twitter kontuan:

  • Eguneroko gaiak islatzen ditu
  •  Beste kazetari edo politikariekin elkarrizketak mantentzen ditu
  • Idazten dituen artikuluen linka ere jartzen du.

Modu horretan , Facebooken gertatzen den antzera, jarraitzaileek, gainerako pertsonekin dituen elkarrizketak direla eta bere ideologia antzeman dezakete  eta baita  bere artikuluen iritzi bat eduki . Era horretan,  Lapitzen ospea gero eta handiagoa izango da  horren adibide argia da dituen jarraitzaile kopurua, 1957, hain zuzen ere.  Hala ere , aipagarria da twitter ez duela facebook adina erabiltzen.

Ez da ahaztu behar, Youtubek duen garrantziaz. Gehiengoek dakizuenez, bertan bideoak partekatzen dira non horietako askok mundu mailan arrakasta handia lortzen duten. Xabier Lapitzen inguruan hainbat bideo daudela ikusi daiteke. Esatebaterako:

  • Lanpostutik botako ziotela azalduz eta eskerrak emanez beraren entzuleei buruzkoa.
  • Erreportaiak ere ageri dira.
  • Bere kaleraketari buruzko bideoak.
  • Berak egindako elkarrizketak.

Horrek dena oihartzun handiagoa ematen dio eta ikusleak , egiten duen lana ikusteko baliagarri egiten zaio.

Jarraian, bere identitate digitalari buruz hitz egingo dugu. Ikusi daiteke nola Lapitzek gizarte talde handi bati bideratutako kazetaritza egiten duen. Izan ere, gaurkotasuna adin batetik aurrera gehiengoei interesatzen zaie. Nahiz eta ideologia zehatz baten alde egin ez du esan nahi bere pentsaera bera daukaten pertsonentzat  bakarrik bideratutazen dituela bere idazkiak. Izan ere, gure inguru politikoan gertatzen dena, zuzenean eragiten digunez errespetagarriak diren iritziak direnez beste ideologia bateko pertsona batek ere irakur ditzake.

Horrez gain, kazetari honek duen tresnarik baliagarriena Bloga da. Orokorrean, gizarteak badaki blog batean idazlearen iritzia agertzen dela, hala ere, iruzkinak ipintzeko aukera  ere ematen du. Horrez gain, aipagarria da  mota askotariko blogak daudela, hala nola, modakoak, bidaiena… Lapitzek, berriz, eguneroko gaietan oinarritzen da. 18617_imagen_3Adibide gisa, atzo Eusko Legebiltzarrean egondako plenoari buruz idazten du.  Aurreko posta Kataluniako hauteskundeei buruzkoa hausnarketa izan zen. Beraz, argi dago gaurkotasunean murgildutako bloga dela. Hura ikusita esan dezakegu sarritan idazten duela eguneratua mantendu ahal izateko. Aipatzekoa da, post bakoitzean gaiari dagokion argazki bat ipintzen duela  irakurleak kontzeptu bisual baten bidez gaia hobeto erlazionatu dezan. Post honek sarritan twitterrean azaltzen ditu linka itsatsiz. Horrez gain, Deia egunakariaren webgunearen eskumako goiko aldean “blogs” hitza sakatuz hainbat blog agertzen dira horien artean Lapitzena agertuz.  Herraminta honekin, egunerokotasunari buruzko iritzia azalduz irakurleari beste ikuspuntu bat sorrarazten dio .

Honekin guztiarekin erreputazioa eratuko litzateke. Lapitzek irakurlea ez mintzeko , idazten dituen egoerak, artikuluak… asko neurtzen ditu. Hori  dela eta, bere sare sozialetan lagun edo jarraitzaile ugari dauka. Eta kazetaritzaren alorretik, eredugarritzat hartzen den horietakoa da. Horren adibide da, ekitaldi askotan aurkezle izatea adibidez , Deiak banatzen dituen Hemendik sariena.

Azkenik, “Personal branding” garrantzi handiko kontzeptua da. Bertan marka personala eratzen da bi puntu kontuan harturik :

  1. Logoa edo irudia
  2. Izena

Lapitzek, gai honek duen garrantziaz kontziente da.Horregatik,  kontu handiarekin eratzen saihatzen da. Modu horretan, Facebook, Twitter eta Blogean duen profileko argazkian bera agertzen da. Aipatzekoa da, hiru argazkiak ezberdinak direla. Facebookekoa informalagoa dela esan daiteke, aipatu dudan moduan, kutsu pribatu bat ematen diolako. 25096_1327341917341_1644730931_773133_1339240_nTwitterren agertzen den argazkia bere lanbidearen isla dela esan daiteke, ahoan arkatz batekin agertzen delako idazketari erreferentzia egiteko asmoarekin. Hemen ere, aire informala ageri da baina era berean, informazio asko adierazten duena. Blogari dagokionez, argazki profesional edo beste era batera esanda formalagoa ageri da. Bertan, bere irudia agertzen da Onda Vasca fondoa atzean duelarik. Horrez gain, erabiltzen duen izena ez du inongo berezitasunik Facebook eta Twitterren bere benetako izena erabiltzen duelako. Blogean, aldiz, erakargarriagoa suerta dadin, El lapitzero izena du.

Nire iritziz, bere pertsona eta iritzia ezagutzera eramateko jarraitzen duen estrategia egokia da. Izan ere, nahiz eta erabiltzen dituen tresnak gauza bera adierazteko izan, bakoitzean modu ezberdin batean egiten du. Era berean, bere oraingo ibilbide profesionala kontuan harturik eredu moduan hartu daitekeen estrategia da.

Ondorio gisa, Internet, batik bat sare sozialak, gizartean duten eraginaz eta garrantziaz ohartu behar gara.Horregatik, honen gainean dagoena ondo ikasi beharra dago iraganean gure burua promozionatzeko beharrezkoa izango delako.

ERREFERENTZIAK:

HILERO ZORNOTZAN, 2012. Hemendik sariak: ZST y los carmelitas de Larrea entre los premiados. Available at: http://amorebieta.com/hemendik-sariak-zst-y-los-carmelitas-entre-los-premiados/ [Accessed December 11, 2012].

Lapitz Xabier, Xabier Lapitz. Available at: https://es-es.facebook.com/xabier.lapitz [Accessed December 11, 2012].

Lapitz Xabier, El lapitzero. Available at: http://blogs.deia.com/ellapitzero/ [Accessed December 11, 2012].

Lapitz Xabier, Xabier Lapitz. Available at: https://twitter.com/Xlapitz [Accessed December 12, 2012].

repfed, D.N. de B., Hemerotecadelbuitre, Xabier Lapitz. Available at: http://www.youtube.com/results?search_query=xabier+lapitz&oq=xabier+la&gs_l=youtube.1.1.0l3.191.1511.0.3517.7.6.0.1.1.0.288.886.1j4j1.6.0…0.0…1ac.1.uma_40GvJDE [Accessed December 11, 2012].

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: