La Vida Es Bella (Blogspot)

Utzi iruzkina

apirila 29, 2013 by mireiagaray

LA VIDA ES BELLA
Bizitza ederra da komedia dramazko pelikula italliarra da eta 1997.urtean Roberto Benigni zuzendu eta protagonizatu zuen. Benigni, pelikulan, Guido Orefice, liburu saltzaile italiarra eta judutarra da. Imaginazioa landu beharko du bere semeari Nazien Kontzentrazio zelaiko gaitzetatik babesteko. Pelikularen zati bat Beningniren familiaren historiatik sortua da. Izan ere, Roberto jaio aurretik bere aita Bergen-Belsen kontzentrazio zelaian hiru urtez biziraun zuen. Pelikula arrakasta kritiko eta finantziala da. Horren emaitza da Benignik Akademiaren 71.sarietan aktore hoberenaren saria lortzea. Era berean, jatorrizko puntuazio dramatikoagatik Akademiaren saria jaso zuen eta baita hizkuntza arrotzen pelikula hoberenagatik ere.
ARGUMENTUA

Pelikula hasteko, narratzailearen ahotsa erabiltzen dute, hau esaten duelarik: Hau istorio erraza da, baina zaila kontatzeko. Fabula batean bezala, mina dago eta baita fabula baten antzera ere, zoriontasunez era gauza harrigarriez josita dago.
1939an, Guido Orefice (Roberto Benigni),gazte judutarra irribarretsua eta dibertigarria zena, bere osabaren etxera heltzen da. Haren izena Arezzo zen eta gaztea hara joaten da,bere hotelean zerbitzari bezala lan egiteko. Bertan irakasle gazte eta ederra ezagutzen du Dora izena zuena (Nicoletta Braschi, bizi errealean Roberto Benigniren emaztea). Bereahala neskataz maitemintzen da eta haren helburua bihurtzen da bere amodioa lortzea. Horretarako,ikusten duen bakoitzean agurtzen du era honetan:¡Egun on, printzesa!Baina neska eskonduko da fascista batekin Rodolfo deitzen dena.

Pelikularen lehenengo erdialdean herrialdearen egoera politikoa kontatzen du, zer nolako aldaketa pairatu duen. Guidok imitatzen du nola soldadu naziek ibiltzen dute. Gainera,teoria razista eta pseudozientifikoak parodiatzen ditu.
Egun batean, Guidok lan egiten duen hotelera mediku bat heltzen da(Horst Buchholz). Berehala, lagunak egiten dira zeren eta biek igarkizunak gogoko dituzte eta denbora pasatzen dute bata besteari asmakizunak egiten. Hotelean ospatzen denean Rodolfo eta Dora ezkondu baino lehenagoko festa, Guido heltzen da eta bere sentimendual azalerazten dizkio bere maiteminduari. Dora, ez ze
goena Rodolfoz maitemindurik,Guidorekin joaten da zaldi zuri baten gainean. Hau guztia gertatzen den bitartean, fazismoak gero eta botere handdauka eta nabaritzen joaten da. Guidoren
osabaren negozioa eta zaldia pintadekin agertzen dira, haietan mezu antisemitak agertzen direlarik.

6 urte geroago, 1954ean, Guido eta Dora ezkonduta daude eta seme bat daukate, Giosue deitzen dena. Guda eta inbasio nazia egon arren Italian, pozik bizi dira.Guidok liburu-denda bat zabaltzen du eta Dora irakasle bezala jarraitzen du.Giosue urtebetetzearen egunean , Guido , bere osaba eta Guiosue atxilotzen dituzte sustrai judutarrak izateagatik eta horregatik kontzentrazio eremu batera bidaltzen dituzte. Dora judutarra izan ez arren, haiek joatea exijitzen du, trenera igoz bere familiarekin egoteko, baina kontzentrazioa eremura heldu bezain laster, gizonak eta emakumean banandu egiten dituzte.
. Heldu eta gero Guidoren osaba eta beste asko gas-ganberara bidaltzen dituzte,egiazki, lanerako baliogarriak ez direla uste dute. Guidok bere semeari dagoen egoerajoku bat balitz bezala planteatzen dio, non puntuak irabazi behar diren, take bat lortzeko, horretarako 100 puntu lortu behar dira.Gainera, janaria eskatzen badu, negar egiten badu edo bere ama ikustea eskatzen badu, puntuak galduko ditu, bestalde, zaintzaileez ezkutatzen bada puntu estrak irabaziko ditu.

Guidok fantasia horretaz baliatzen da inguruan daukaten errealitatea justifikatzeko; zaintzaileek txarto tratatzen dituzte tankea eurentzat nahi dutelako eta umeen kopurua( hiltzen ari dituztenak) behera doa ezkutatuta daudelako puntuak lortu nahian. Guidok Guiosue konbentzitzen du alde egin ez dezan, esanez, irabaztear daudela eta denbora gutxi geratzen zaiela irabazteko, horrela, tankearekin bueltatuko dira etxera. Heriotza eta sufrimenduz inguratuta bizi arren, Guiosue esandakoan sinesten du aitak erabiltzen duen historiari eta umearen tolesgabetasunari esker.
Egun batean, Guido-k aurkitzen du gas-ganberei bidaliko zaizkien presoak aukeratzen ari den hotelean, SS-etako ofiziala bihurtuta, ezagutu zuen medikua. Guido ikusterakoan, ezagutzen du eta ez die |ganberei bidaltzen, eta lan egin dezala alorreko goi-aginte militarrek ospatuko duten afariko zerbitzari bezala eragiten du. Guido-k aprobetxatzen du Giosuè harekin eramatea eta hura egun batean ondo jan dezala |mutilen mahaian jartzea. Une honetatik aurrera, leku hartatik irtet agertzen eko itxaropenak hasten dira.

ANALISI HISTORIKOA

Pelikula 1939. urtean dago girotuta, II.Mundu Gerra hasi zen urtean. Garai horretan nazismoa eta faxismoa bezalako totaritarismoak izan ziren bereizgarri.

Faxismoaren sorrera hainbat arrazoiengatik sortu zen, hala nola, krisi soziala, langabezia, txirotasuna edota krisi morala. Egoera hau
Versaillesko Itunak sorrarazi zuen frustrazioatik eratorri zen.
Helburua, Italia indartsu eta batu bat eraikitzea zen eta horretarako juduen hondamena, indarkeriaren gorespena eta gerra, horrela, abertzaletasuna goraipatuz.

Antisemitismoak arrazakeriaren jarrerarik muturrekoa eta bortitzena erakusten du, horren adibide, II. Mundu Gerran gertatu zen juduen sarraskia dugu.
Holokaustoaren oinarri ideologikoa izan zen arraza baten nagusitasunak, genozidioan amaitu zen gutxiespen jarrerak sortu zituen, baina baita gorrotoak, kanporaketek.

Normalean, nagusitasun sentimendu hau, beste arraza batzuk gaitzakorrak direla edota arriskua adierazten dutelaren ideiarekin batera doa.

AKTOREAK
*Roberto Benigni- Guido Orefice.
*Nicoletta Braschi- Dora.
*Giorgio Cantarini- Giosuè Orefice, Guido eta Doraren semea.
*Giustino Durano- Eliseo Orefice, Guidoren osaba.
*Horst Buchholz- Dr.Lessing, mediku nazia eta Guidoren laguna.
*Sergio Bustric- Ferruccio Papini, Guidoren laguna.
*Marisa Paredes- Doraren ama.
*Amerigo Fontani- Rodolfo, Doraren senargai Fasista.
*Pietro De Silva- Bartolomeo Guidoren preso kidea.

SARIAK

Bizitza ederra da 1998an aurkeztua izan zen Canneseko Zine Jaialdian eta Grand Prix irabazteko helburuarekin joan zen hara. Akademiaren 71. sarietan, musika hoberenagtik, jatorrizko puntuazio dramatikoagatik eta hizkuntza arrotzen pelikula hoberenagatik sariak jaso zituen. Era berean, Benigni bere paperagtik Aktore hoberenaren saria lortu zuen. Horrez gain, zuzendari,muntaia, jatorrizko gidoi hobea eta baita pelikula hobeagatik ere Akademia Sarien zenbait nominazio jaso zituen.

ESTEKAURAK

*Wikiquote La vida es bellaren esaldi zelebreak batzen ditu. Wikiquote.
*La vida es bellaren fitxa gaztelaniaz eta ingelesez Internet Movie Database barruan.
*La vida es bellaren fitxa Filmaffinity.
*La vida es bella Vidaesbenigni.es barruan.

IKUSI ERE

*Psikologia positiboa
*El dia que el payaso lloró (1972), ez bukatutako pelikula Jerry Lewis-ek protagonista izan zena eta filma eraman izan zuena
*Holokaustoa
*Bigarren Mundu Gerra
*Alemania nazia
*Italia faszista
*El niño con el pijama de rayas.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: